ldap-python-webui/README.md
2023-04-23 23:10:30 +02:00

3.6 KiB

LDAP kudeaketarako Web Interfazea

Proiektu honen helburua erabiltzaileei LDAP protokoloa erabiltzen duten zerbitzuetan norberaren kontuaren kudeaketarako tresna bat eskaintzea da, kontua sortu, pasahitza aldatu eta oinarrizko beste eragiketa batzuk burutzeko aukera emanez. Bottle, Python-en WSGI web-framework-a erabiliz dago eraikia, @jirutka-ren ldap-passwd-webui proiektuan oinarritua.

Probak egiteko LDAP zerbitzari bat instalatu da ondorengo eredua jarraituz.

Instalakuntza

Ostalarian

Baldintzak

Biltegi honetako edukiak klonatu eta menpekotasunak instalatu:

git clone https://git.lainoa.eus/aitzol/ldap-python-webui.git
cd ldap-python-webui
pip install -r requirements.txt

Docker bidez

Prestakuntza

Konfiguraketa fitxategia sortu:

cp settings.ini.example settings.ini

Docker irudia eraiki

docker build -t aitzol/ldap-webui:latest .

edo

docker build -t aitzol/ldap-webui:latest . --build-arg UID_=$UID    

Edukiontzia sortu

docker-compose up -d

Nola abiarazi

Ezarpenak

Konfiguraketa settings.ini fitxategian ezartzen da. Fitxategi honen kokapena CONF_FILE ingurumen-aldagaia erabiliz zehaztu daiteke.

Ingurunea

LDAP_ADMIN_PASSWORD eta LDAP_READONLY_PASSWORD environment edo ingurumen-aldagaiak sisteman ezarri.

Abiarazteko aukerak

    uwsgi --http :9090 --enable-threads --wsgi-file app.py

edo uwsgi.ini fitxategia sortu eta exekutatu:

    uwsgi -i uwsgi.ini
  • Berezko Bottle zerbitzariaren bidez zuzenean app.py exekutatuz:
    cd ldap-python-webui
    python3 app.py
  • Komando lerroan start.sh script-a erabiliz:
    ./start.sh $UID

Ezaugarriak

  • Saioa hasi

    Erabiltzaile izena eta pasahitzaz LDAP zerbitzarian saioa hasi.

  • Izen-abizenak(aukerakoa) editatu
  • Email helbidea editatu
  • Pasahitza aldatu
  • kontua ezabatu
  • Kontua sortu

    Gonbidapen kodea erabiliz

  • Lokalizazioa/Hizkuntza egokitzeko aukera
  • Ip helbidea eta gailua atzeman

Egiteke

  • Erabiltzaileari ePosta bidez kontua aktibatzeko eskatzea.
  • Pasahitza berrezartzen denean erabiltzaileari ePosta bidez jakinaraztea.
  • Pasahitz berreskuratzea.
  • Ip helbide edo gailu susmagarria atzemanez gero erabiltzailea jakinaraztea.

Screenshot

alt text

Lizentzia

Lan hau GPLv3 License lizentziapean aurkitzen da. Lizentziaren textu osoa eskuratzeko ikusi ondorengo esteka.