# LDAP kudeaketarako Web Interfazea [base]: https://github.com/jirutka/ldap-passwd-webui [proiektu-izena]: ldap-python-webui [git-izena]: aitzol/[proiektu-izena] [pypi-bottle]: https://pypi.python.org/pypi/bottle/ [pypi-ldap3]: https://pypi.python.org/pypi/ldap3 [settings]: https://git.lainoa.eus/aitzol/ldap-python-webui/src/branch/master/settings.ini.example [GPL3]: https://www.gnu.org/licenses/gpl-3.0.txt [LICENSE]: https://www.gnu.org/licenses/licenses.html [wsgiref]: https://docs.python.org/3/library/wsgiref.html#module-wsgiref.simple_server [WSGI]: https://en.wikipedia.org/wiki/Web_Server_Gateway_Interface [LDAP]: https://eu.wikipedia.org/wiki/LDAP [fork]: https://github.com/jirutka/ldap-passwd-webui [server]: https://git.lainoa.eus/aitzol/ldap-docker Proiektu honen helburua erabiltzaileei [LDAP][LDAP] protokoloa erabiltzen duten zerbitzuetan norberaren kontuaren kudeaketarako tresna bat eskaintzea da, kontua sortu, pasahitza aldatu eta oinarrizko beste eragiketa batzuk burutzeko aukera emanez. [Bottle](http://bottlepy.org), Python-en WSGI web-framework-a erabiliz dago eraikia, [@jirutka][fork]-ren _ldap-passwd-webui_ proiektuan oinarritua. Probak egiteko LDAP zerbitzari bat instalatu da ondorengo [eredua][server] jarraituz. ## Instalakuntza #### Baldintzak * Python 3.x * [bottle][pypi-bottle] * [ldap3][pypi-ldap3] 2.x #### Urratsak Biltegi honetako edukiak klonatu eta menpekotasunak instalatu: git clone https://git.lainoa.eus/aitzol/ldap-python-webui cd ldap-python-webui pip install -r requirements.txt ## Abian jarri #### Konfiguraketa Konfiguraketa [settings.ini][settings] fitxategian ezartzen da. Fitxategi honen kokapena `CONF_FILE` ingurumen-aldagaia erabiliz zehaztu daiteke. #### Ingurunea `LDAP_ADMIN_PASSWORD` eta `LDAP_READONLY_PASSWORD` _environment_ edo ingurumen-aldagaiak sisteman ezarri. #### Abiarazteko aukerak * [WSGI][WSGI] zerbitzariaren bidez, [wsgiref][wsgiref]-en oinarritua: ``` uwsgi --http :8080 --enable-threads --wsgi-file app.py ``` * Berezko Bottle zerbitzariaren bidez zuzenean `app.py` exekutatuz: ``` cd ldap-python-webui python3 app.py ``` * Ondoren nabigatzailean http://localhost:8080 helbidea ireki ## Ezaugarriak * Saioa hasi > Erabiltzaile izena eta pasahitzaz LDAP zerbitzarian saioa hasi. * Izen-abizenak(aukerakoa) editatu * Email helbidea editatu * Pasahitza aldatu * kontua ezabatu * Kontua sortu > Gonbidapen kodea erabiliz * Lokalizazioa/Hizkuntza egokitzeko aukera ## Egiteke * Erabiltzaileari ePosta bidez kontua aktibatzeko eskatzea. * Pasahitza berrezartzen denean erabiltzaileari ePosta bidez jakinaraztea. * Pasahitz berreskuratzea. ## Screenshot ![alt text](data/screenshot.png "Screenshot") ## Lizentzia Lan hau [GPLv3 License][LICENSE] lizentziapean aurkitzen da. Lizentziaren textu osoa eskuratzeko ikusi ondorengo [esteka][GPL3].